EMAN BOTOA MUSIKA BULEGOA 2024 SARIETARAKO ZURE ARTISTA GOGOKOENARI!
Partekatu
Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere disko/kontzertu/lan gogokoenaren alde bozkatu ahal izango du, epaimahaiak hautaketa-prozesuaren bigarren fasera igarotzeko aukeratu dituen 48 proposamenen artean.
Pertsona bakoitzak bere artista gogokoenari behin bakarrik bozkatu ahal izango dio, Musika Bulegoak horretarako prestatu duen bozketa-plataformaren bidez. Plataforma horretan, izendatutako lan bakoitzari buruzko informazioa aurki daiteke, bai eta esteka bat ere, Spotify/Youtube/Soundcloud-en entzun ahal izateko.
Publikoaren bozketaren fasea 2024ko maiatzaren 6an itxiko da (astelehena) 23:59an. Une horretan boto gehien jaso dituen hautagaitzak irabaziko du Publikoaren Saria. Hau gainerako sarituekin batera iragarriko da maiatzaren 15ean Iruñeko Zentral aretoan egingo den gala berezian.
Gainera, bozketan parte hartzen duten guztien artean, 4 sarrera bikoitz zozkatuko dira Janus Lesterrek egun horretan bertan, gala amaitu ondoren, Zentralen emango duen kontzerturako.
Bozka ezazu esteka honetan!
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Hamaika musika-talde eta artistaren lana aitortu dute 8. Musika Bulegoa Sariek
Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, “Irati” filmaren soinu banda, Euskal Barrokensemble (Etxepare Musika Saria), Gor Diskak (EHMBE Ohorezko Saria) eta ESAS…
Janus Lester-en kontzertua maiatzak 15ean, Iruñean
Musika Bulegoak Janus Lester -en kontzertua antolatu du, Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioa dela eta. Maiatzaren 15ean, 22:00ean, Iruñeko Zentral aretoan izango da. Sarrerak dagoeneko salgai…
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
Oreka TX eta La Marimba taldeek bere sustraiak batu dituzte Lehioa abestian
Abestia BIME Bogotan 2023. urtean egindako BIME Saioen baitan sortu zen, BASQUE. MUSIC.-en laguntzarekin eta Oso Politaten kuradurarekin Hasiera batean gai tekniko batzuk jorratzeko harremanetan…
Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida
Musika Bulegoak Euskal Herriko Musika Industrian Genero Ikuspegia Txertatzeko Gida argitaratu du Errorik kooperatiba feministaren laguntzarekin. Dokumentuaren helburua da sektoreko enpresei tresnak…