2023ko Musikaren Urtekaria

Partekatu

Musika Bulegoak 2023ko Musikaren Urtekaria aurkeztu berri du. Argitalpen honek, elkartearen zortzigarrenak, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren arloan izandako une nabarmenetako batzuk biltzen ditu, begirada ezberdin eta osagarriak proposatuz.

68 orrialdetan, 2023ko Urtekariak hogei bat erreportaje, elkarrizketa, iritzi-artikulu eta gida biltzen ditu, musikaren sektoreko eragile ezberdinei ahotsa emanez. Besteak beste, gai hauek jorraten dira: musika areto pribatuen egoera larria, sorkuntza erresidentziak, Musika Bulegoa Sariak, ikuskizun eta ekitaldi hitzarmen berria, artistaren estatutuaren lanketak, musikarien eta profesionales osasun mentala, adimen artifizialak dakartzan berrikuntza eta erronkak, Euskal Herriko koruen egoera, SIGMA Project-en 15 urteak, euskal kantautoretza berria, Euskadiko Orkestraren konpromezu soziala edo LGTBIQ+ kolektiboaren ekarpenak gaur egungo euskal musikan.

2023ko Urtekaria doan deskarga dezakezu hurrengo irudian klik eginez. Musika Bulegoko bazkide bazara, kopia fisikoa jasoko duzu.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU