Azterlan bat jarri dugu martxan musikaren sektorearen egungo egoera ezagutzeko
Partekatu
Musika Bulegoak, Kulturaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean, azterlan bat burutuko du musika sektorearen egungo egoera aztertze aldera. Helburua musikaren sektorean lan egiten duten eragile guztien ezaugarriei, egiturari, antolaketari, baliabideei, erronkei eta diru-iturrien buruzko informazioa biltzea da. Datu horiek guztiak estatistikoki egingo dira, eta anonimatua mantenduko da.
Bi galdetegi eredu ezberdindu dira, bata sektoreko enpresei zuzenduta dago eta bestea aldiz sortzaile, musikari eta musikagileei. Orrialde bat baino gehiago izan arren, erantzuteko errazak dira eta Euskal Herriko Musika Bulegoari sektoreak dituen beharrak hobeto ezagutzeko eta ahal den heinean horiei erantzuteko aukera emango dio. Hortaz, oso garrantzitsua da musika bulegoarentzat guztion parte hartzea. Ekainaren 15era arteko epea duzu horretarako.
Aldez aurretik zure laguntza eskertzen dizugu.
Galdetegi hau betetzean edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko honen bidez: komunikazioa@musikabulegoa.eus
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…
Webinar: Musika Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du. Online informazio-saio…
Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du
Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean
Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea…