Musika Bulegoak Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du
Eskaintzaren deskribapena:
Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta indartzea da, baita haren balio-katean esku hartzen duten eragileen jarduera ere, une oro jarduera horren kalitatea eta profesionaltasuna areagotzeko lan eginez.
Elkarteak bere lantaldea osatzeko Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du.
Lanpostuaren eginbeharrak:
Gerentziaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:
- Musika Bulegoaren eskaintzaren planifikazioa: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea
- Eskaintzaren urteko plana: proiektuen eta zerbitzuen proposamena garatzea eta aurkeztea
- Balizko lankidetzarako azterketa: eskaintza garatzeko eragile ezberdinen azterketa burutzea
- Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
- Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei kasu egitea eta aztertzea
- Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: kultura programazioaren alorrean antolatzen diren jardueren ebaluazioa egin.
- Saileko lantaldea kudeatzea: lantaldea koordinatzea eta kideen zereginak zehaztea eta jarraipena egitea.
- Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea
- Kudeaketa ekonomikoa: saileko aurrekontua aurreikusi eta jarraipena egin. Saileko ekimen ezberdinen aurrekontuen gainbegiraketa eta kostuen lehen azterketa egitea.
- Finantzazio iturriak bilatzea: proiektu ezberdinetarako diru-laguntzak bilatzea eta aurkeztea
- Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketa burutzea.
- Kudeaketa: sailean indarrean dagoen sistema eta prozedurak betetzen direla ziurtatzea. Prozesuak hobetzeko proposamenak egitea.
- Administrazio sailarekin koordinazioa: diru-laguntzeekin, proiektuen aurrekontuekin eta fakturekin lotura duten koordinazio lanak gauzatzea.
- Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea.
- Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.
Lan-baldintzak
- Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
- Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean)
- Soldata: 30.000 € – 35.000 € gordin urtean
- Lan lekua: Euskal Herria. Telelana nagusiki. Beharren arabera bidaiatzeko prest egon behar da.
Baldintzak:
Nahitaezkoa:
- Arte eta humanitateen edota gizarte zientzien arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
- Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
- Kultura-proiektuen kudeaketan gutxienez hiru urteko esperientzia izatea
- Lantaldeen koordinazioan gutxienez 2 urteko eskarmentua izatea.
- Ofimatika programen erabilera menperatzea
- Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea
- Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
- Ingelesean gutxienez B2 maila izatea
Baloratuko da:
- Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
- Elkartegintzan eskarmentua izatea
- Teknologia berriekin eskarmentua izatea
- Euskara: C2 maila izatea
- Ingelesa: C1 maila izatea
- B1 gidabaimena eta autoa izatea
Info +:
- Epea: irailaren 4an amaitzen da
- CV e-posta honetara bidali: E-posta: administrazioa@musikabulegoa.eus
- Urriaren hasieran lan egiten hastea aurreikusten da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…
[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua
[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta…