MARÍA EUGENIA LUC-EK EUSKAL HERRIA ORDEZKATUKO DU ISCM 2025 JAIALDIAN
Partekatu
World New Music Days 2025 jaialdia, Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo da Portugalen, Lisboa eta Porto hirien artean. Bederatzi egunetan zehar, jaialdiak orkestrak, ensemble eta bakarlari profesionalak, talde eta abesbatza amateurrak, operak, fado kontzertuak, gaualdi esperimentalak, entzunezko instalazioak eta abar izango ditu.
WNMD 2025 programaziorako, ISCMko epaimahaiak María Eugenia Luc konpositorearen Forest (2019) lana aukeratu du, eta txirula, klarinete, saxofoi, piano, biolin eta biolontxelozko ensemble batek interpretatuko du. M. Eugenia Luc-ek, Euskal Herrian kokatutako konpositore italiar-argentinarrak, sari ugari lortu ditu, horien artean Urrezko Melomanoa (2016), Erromako I.I.L.A Institutuak emandako saria, I.M.E.B-Bourgesek edo ISCM berak eskainitakoa.
Foresten bidez, Luc-ek planetatik gehien liluratzen duten ekosistemetako bati omenaldia egin nahi izan dio, basoarekin lotu ditzakegun soinuei zuzenean lotutako soinu-unibertsoa sortuz.
Musikagilearen parte-hartzea bultzatzeaz gain, Musika Bulegoak ISCMren Urteko Batzar Nagusian ere parte hartuko du. Batzar hori jaialdiarekin batera egingo da, eta datozen urteetan ISCMk jarraituko dituen jarduera-estrategiak zehazten dira bertan.
ISCM elkartea, duela bi urte mende bat bete zuena, nazioarteko elkarterik zaharrena da, musika klasikoaren esparruan musika sortu berrien defentsa eta zabalkundean aritzen direnen artean, eta gaur egun munduko txoko guztietako 60 kide baino gehiago biltzen ditu bere baitan, gehienak musika garaikidearekin konprometitutako erakundeak, ISCMren ordezkaritza beren herrialdeetan beren gain hartzen dutenak. Urteroko jaialdia da The International Society for Contemporary Music-en misioa jarraitzeko bide nagusia.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
EZEZEZ taldeak ESNS 2025 azokan parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik
EZEZEZ taldeak ESNS jaialdian parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik. 2025eko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningen hirian (Herbehereak), eta EZEZEZ Bilboko taldeak showcase bat…
2024/09/18Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/02Nazioartekotzea,Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…