2017 URTERAKO KANPO HEDAPENEKO EKINTZAK ETA DEIALDIAK

Partekatu

Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Kultura Sustatu – Eusko Jaurlaritza), lanean jarraitzen dugu 2017. urtearen zehar, ‘Basque Music’ izenpean, euskal musikaren kanpo presentziaren arloan koordinatu eta elkarlanean aritzeko. Jarraian, euskal musikak kanpoan duen presentziaren eta hedapenaren erreferentziak azalduko ditugu.

2017KO DEIALDIAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

1.- Bira eta kontzertu bereziei buruzko Etxepare Institutuaren deialdia:

Ekainaren 10ean argitaratu eta ekainaren 30ean amaituko da eskaerak egiteko epea.

2.- Azoketara joateko diru-laguntzei buruzko Etxepare Euskal Institutuaren deialdia.

Uztailaren 10ean argitaratuko da; eskariak egiteko epea, berriz,irailaren 8an amaitzen da.

AZOKA ETA JAIALDIETAN PARTE HARTZEA

Aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko musikak presentzia izango du hainbat azoka eta jaialdietan: talde eta bakarlariei zuzendutako  hiru deialdi jarri dira abian showcase desberdinetan parte hartu ahal izateko. Deialdi guztietarako izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.

1.- Mercat de la Música Viva de Vic (irailak 13-17)  – Euskal Herria Sona jaialdiaren aurkezpena (irailak 16, ostirala)

Aurreko urteetan bezala, Euskal Herria Sona jaialdiaren aurkezpena egingo da Mercat-en (azoka), bai eta Euskadiko ordezkaritzak ohikoak dituen showcase eta luncha ere. Erakundeetako eta musikaren sektoreko zenbait eragile izango dira aurkezpenean.

Showcasen parte hartuko duen artista erabakitzeko deialdi bat jarri da martxan, dagoeneko irekita dagoena. Azkeneko erabakia MMVV-eko antolakuntzak hartuko du. Aurkeztu beharreko proposamenak formatu txikikoak izan beharko dira (hiru partaide askoz jota, bateriarik gabe).

Izena emateko formularioa

Deialdi osoa

2.- Monkey week (Sevilla, urriak 12-14)
Aurreko urteetan bezala, euskal talde ugarik egingo dituzte emanaldiak azoka horretan; nahi duten eragile guztiek izango dute bertaratzeko aukera, azoka/jaialdi horretako antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker.
Han jo nahi duten taldeek jaialdiko webgunetik egin dezakete eskaria, esteka honetan.

Showcase zirkuitoan parte hartuko duten euskal hiru talde edo bakarlarien aukeraketaz Monkey Week-eko antolatzaileak arduratuko dira. Jatorrizko herria sartzean, jaialdiren antolatzaileek taldea edo bakarlaria Basque Music-en eskutik doala ulertuko du. Hiru talde hauek bi zuzeneko emateko aukera izango dute.

Deialdi osoa

3.- BIME pro

Iaz bezala, Euskal Herriko bi taldek, hainbat nazioarteko profesional eta progaramatzaileen aurrean burutuko diren showcase-etan parte hartzeko aukera izango dute. Honetaz gain, BEC-eko espazioan euskal profesionalei zuzendutako ekintza bat ere izango dugu.

Artistei zuzendutako showcase-etan parte hartzeko deialdia uztailaren 1era arte egongo da irekita, hau da izena emateko esteka.

Showcase gau honetan parte hartuko duten euskal talde edo bakarlarien aukeraketaz BIME pro-ko antolatzaileak arduratuko dira. Talde hauek Bilborock aretoan burutuko den kontzertu bat emateko aukera izango dute, urriaren 26an.

Deialdi osoa

BIME pro barruan, euskal profesionalei zuzendutako ekintzaren inguruko informazioa hurrengo datetan  zabalduko dugu.

4.- Womex  (Katowice, Polonia, urriak 25-29)
“Basque music” standa izango du erakustoki eta lanleku euskal musikaren sektoreak azoka horretan. Laster jakingo dugu erakustaldiren bat antolatzeko aukerarik izango den.

Garaiz emango dugu deialdi eta jarduera horiei buruzko informazioa; bide batez, zuen laguntza eskatuko dizuegu, ekitaldi eta topaketen inguruko beharrezkoa de infomazioa jasotzeko.

Irekita dauden deiladiei buruzko edozein zalantza, bestelako informazio edo argibiderako:

idazkaritza@test.nuco.es / 945 123 391

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU