Monkey Week-erako eta MMVV-rako deialdiak

Partekatu

Showcase-etan parte hartu nahi duzu, Basque Musicen eskutik?

Duela egun batzuk aurreratu genuen bezala, Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak  (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako Basque Music plataformak bi deialdi plazaratu ditu euskal artistentzat, Mercat de la Music Viva de Vic (MMVV) eta Monkey Week jaialdietan parte hartzeko. Bi deialdiak zabalik egongo dira uztailaren 2ra arte.

Mercat de la Música Viva de Vic (irailak 12-16)

Erakunde- eta sektore-eragileen arteko elkargunea da Mercata. Horregatik, aukera hau aprobetxatuz, deialdi bat zabaldu nahi dugu talde eta/edo bakarlarientzat, Euskal Herria Sona jaialdiaren 2018ko edizioa aurkeztu ondoren, Euskadik eskainiko duen showcasean parte hartzeko.

Interesatuek izena emateko inprimakia bete behar dute, uztailaren 2ra arte.

Deialdi osoa

Izena emateko inprimakia

Monkey Week (Sevilla, azaroak 19-24)

Aurreko urteetan bezala, antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker, euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak azoka/jaialdi horretan, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera, esteka honetan, uztailaren 2ra arte.

Deialdi osoa

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU