Monkey Week-erako eta MMVV-rako deialdiak
Partekatu
Showcase-etan parte hartu nahi duzu, Basque Musicen eskutik?
Duela egun batzuk aurreratu genuen bezala, Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako Basque Music plataformak bi deialdi plazaratu ditu euskal artistentzat, Mercat de la Music Viva de Vic (MMVV) eta Monkey Week jaialdietan parte hartzeko. Bi deialdiak zabalik egongo dira uztailaren 2ra arte.
Mercat de la Música Viva de Vic (irailak 12-16)
Erakunde- eta sektore-eragileen arteko elkargunea da Mercata. Horregatik, aukera hau aprobetxatuz, deialdi bat zabaldu nahi dugu talde eta/edo bakarlarientzat, Euskal Herria Sona jaialdiaren 2018ko edizioa aurkeztu ondoren, Euskadik eskainiko duen showcasean parte hartzeko.
Interesatuek izena emateko inprimakia bete behar dute, uztailaren 2ra arte.
Monkey Week (Sevilla, azaroak 19-24)
Aurreko urteetan bezala, antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker, euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak azoka/jaialdi horretan, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera, esteka honetan, uztailaren 2ra arte.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Berriak,Deialdia,SustapenaDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…