Musika Bulegoa Sariak 2018 sariketaren banaketa ekitaldiaren bideoa

Aurreko azaroaren 19an 2018ko Musika Bulegoa Sarien banaketa ekitaldia burutu zen Baluarten. Laburpen bideo bat ikus dezakezue hemen. Bertan, saridunez gain, Euskal Herriko musikagintzaren hainbat profesional egon ziren

Hona hemen Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioan saritutako musika-lanak eta egileak: Gabriel Erkoreka, OCNEk (Orquesta y Coro Nacionales de Españak) eskainitako “Gutun zuria”gatik; Elkano Browning Cream, “Bor Bor” diskoagatik; Atom Rhumba, “Cosmic Lexicon” diskoagatik; Izaro, “Eason” diskoagatik; eta Tosta Banda, “Tosta” proiektuagatik.

EHMBE Sari Berezia Juan Mari Beltranentzat izan zen, “Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa” proiektuagatik, eta Etxepare Euskal Institutuaren Musika Saria, berriz, Kalakan taldearentzat.

 

Musika Bulegoa Sariak 2018 aftermovie
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU