Ireki dute 32. Mercat de Música Viva de Vic musikaren azoka profesionalean parte hartzeko deialdia

Partekatu

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 32. edizioa irailaren 16tik 19ra egingo dute. Azokan parte hartu nahi duten musikariek bere proposamenak aurkezteko aukera izango dute datorren martxoaren 31a bitartean. Horretarako galdetegi hau bete beharko dute.

Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic-ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.

Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoez gain Basque Music plataformak showcase bat antolatuko du.

Basque Music Showcase

Aurreko urteetan bezala Basque Music-ek showcase bat antolatuko du MMVV-ko azoka profesionalean. Showcase honetan parte hartuko duen taldea edo artista hemen aurkitu dezakezuen jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 31a izango da.

MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz.

Basque Music-ek bere gain hartuko ditu emanaldi hau burutzeko ordaindu beharreko gastuak (bidaia, etab.).

Basque Music  Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek  (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako plataforma da.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU