2019ko Musikaren Urtekaria
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) 2019ko Musikaren Urtekaria formatu digitalean argitaratu du.
Urtekariak hogeita hamar bat orrialdetan musikaren une esanguratsuenak biltzen ditu trantsiziozko urte batean, eta egiten dituen hausnarketen artean, besteak beste, Berri Txarrak taldearen agurra, Iñigo Muguruza eta José Luis Ansorenaren heriotzak, eta History of Basque Music liburuaren argitalpena nabarmentzen dira.
Jardun osoa biltzeko ezinezko asmorik ez badu ere, 2019. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du argitalpen honek.
Hemen irakurri dezakezu: Musika Bulegoa Urtekaria 2019.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria
Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute. LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta…
Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban
Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza…
Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira
Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura…
2022ko Musikaren Urtekaria
Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du…