Mercat de Música Viva de Vic-en 33. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Partekatu
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 33. edizioa irailaren 15etik 18ra egingo dute. Azokan parte hartu nahi duten musikariek bere proposamenak aurkezteko aukera izango dute datorren martxoaren 31a bitartean. Horretarako galdetegi hau bete beharko dute.
Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.
Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoez gain Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du.
Basque. Music. Showcase
Aurreko urteetan bezala Basque. Music. -ek showcase bat antolatuko du MMVV-ko azoka profesionalean. Showcase honetan parte hartuko duen taldea edo artista hemen aurkitu dezakezuen jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 31a izango da.
MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz. Aurreko edizioetan Amorante, Ekiza, La Basu edo Lumi bezalako taldeek parte hartu dute Basque. Music. showcase-an.
Basque. Music.-ek bere gain hartuko ditu emanaldi hau burutzeko ordaindu beharreko gastuak (bidaia, etab.).
COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz musikaren profesionalei zuzendutako edukiak digitalak izan behar badute eduki horiek sortzeko ordaindu beharreko gastuak Basque. Music.-ek ordainduko lituzke.
Basque. Music. Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako plataforma da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/28MB Sorkuntzan,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/09/02Nazioartekotzea,Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…