Mugikortasunerako i-Portunus 2021 deialdia

Partekatu

Musika klasikoa, Jazz musika eta musika tradizionala sortzen duten konpositoreei, musikariei eta abeslariei zuzenduta dagoen i-Portunus 2021 deialdia irekita dago otsailaren 28a arte. Diru-laguntza honetara bakarlariak edo gehienez bost musikarik osatutako taldeak aurkeztu daitezke. Europako edozein herrialdetan bizi diren 18 urtetik gorako musikariek parte hartu dezakete. Ez dira kontuan hartuko aurkeztutako eskarien esperientzia edo ikasketa mailak.

I-Portunus programak Creative Europe-n baitan dagoen beste herrialde batera joateko bidaia gastuen zati bat ordaintzeko laguntza eskaintzen du (garraioa, alojamendua, etab.).

Lagunduko diren bidaiek 7 eta 60 egunen arteko iraupena ian behar dute eta beranduenez 2021eko azaroaren 30a baino lehenago gauzatu behar dira.

Bidaien arrazoiak honakoak izan daitezke: nazioarteko elkarlanak, erresidentzia artistikoak edo garapen profesionala.

Deialdiaren informazio zehatza eta xehetasunak esteka honetan aurkituko dituzu.

 

 

 

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU