Olatz Salvador, Xabi Aburruzaga, Liher eta Zetak, Artistas en Ruta zirkuituan
Partekatu
AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2021. urtean zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Olatz Salvador, Xabi Aburruzaga, Liher eta Zetak. Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari “Artistas en Ruta”-n parte hartutakoak dira; Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera besteak beste.
Olatz Salvador, 2010 urtean hasi zen Skakeitan taldean teklatua jotzen eta koruak egiten. 2014 urtean, lagunek adoretuz, bakarkako bideari ekin zion gitarra baten laguntzaz kontzertu akustikoak emanez. 2021eko urtarrilean bere bigarren diskoa kaleratu “Aho Uhal” izenarekin, Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste hainbat artistekin kolaborazioan.
Xabi Aburruzagak 2019an “Bost” izeneko bere bostgarren lana kaleratu zuen, ohi bezala hainbat gonbidatuekin kolaborazioan. 2020an WOMEX musika topagunerako hautatua izan zen, aurrez aurrekoa bertan behera geratu zen arren, online eskaini zuen kontzertua.
Liher taldeak 2020 ko martxoan, justu orain dela urte bete, kaleratu zuen bere azken diska “Hemen Herensugeak daude” izenekoa, taldearen hirugarren lan luzea, narrazioa eta ikus entzunezkoak uztartzen dituena.
Zetak, Pello Reparaz-en proiektu jada ez hain berri hau aski ezaguna dugu. Vendetta taldearekin hainbat arrakasta urte bizi ostean bakarkako bideari ekin zion Pello geldiezinak. 2019ko ekainaren 10ean “Errepidean” lana aurkeztu zuenetik (bideoklip eta guzti), bost milioi eta erdi baino bistaratze gehiago izan ditu.
Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte musika areto ezberdinekin elkarlanean, hainbat hilabetez luzatzen diren zirkuituetan. Normalean bi fase egon ohi dira bata urtearen lehen zatian eta bestea urtearen bigarren zatian, fase bakoitzerako taldeak, estatuko ordezkari anitzek osaturiko epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik. Aurten fase bakarra egongo da, eta aukaretutako taldeek estatu osoko aretoetan aritzeko aukera izango dute urtearen hirugarren lauhileko aldera. Estatuko musika industriako kazetari eta adituek egiten dute aukeraketa, guztira hemeretzi talde edo bakarlari aukeratzen dituzte. Etxepare Euskal Institutuak AIErekin duen hitzarmenari esker, euskal musikarien presentzia beti bermatua dago, aurten adibidez hemeretzitik lau euskaldunak dira.
Informazioaren iturria: Etxepare Euskal Institutua
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…