Komunikazio tailerra: Nola antolatu nire bidalketak? (Datu basea eta newsletterrak)
Partekatu
Hizkuntza: gaztelera
Eguna: maiatzak 3, astelehena
Ordua: 19:00etan
Iraupena: ordu 1
Lekua: birtuala, webinar bidez
Izen-ematea itxita dago.
Irakaslea: EVA F. CORTÉS
Musikaren industriatik gertu dauden Red Bull edo MTV bezalako enpresetan 15 urtetik gora lan egin ostean gaur egun nire helburua bizi dugun gaininformazio garaian artista, zigilu eta ekitaldi ezberdinei zuzendutako komunikazio eta eduki estrategiak garatzea da.
Nire espezialitateen artean proiektuen diseinua, lan taldeen antolakuntza eta kudeaketa, marka identitatea, eduki kulturalak, ikus-entzunezko streaming-ak, ekoizpeneko sormena, komunikazio planak, edukien komunikazioa eta dinamizazioa, etab. aurkitzen dira. Kulturaren, musikaren, marken eta komunikabideen kontaktu ugari ditut gainera.
Programa:
Datu baseak
Datuen kudeaketa (telefonoa, emaila, etab.)
Ordainpeko datu baseak (Spray etab.)
Nola antolatu nire datu basea (medioak, diskoetxeak jaialdiak, kontzertu aretoak, etab.)
Newsletter
CRM plataformak
Nola kudeatu nire datu basea
Newsletterren jarraipena (nola antolatu bidelketen jarraipena)
Aurreko ikastaroak:
Hemen ikusi dezakezu ‘Musika taldeei eta bakarlariei zuzendutako komunikazio tailerra’
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria
Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute. LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta…
Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban
Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza…
Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira
Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura…
2022ko Musikaren Urtekaria
Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du…