2022ko Eurosonic-en parte hartzeko deialdia ireki dute
Partekatu
Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic. Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Bertan antolatzen diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki dute.
ESNS jaialdiaren hurrengo edizioa 2022ko urtarrilaren 19tik 22ra egingo da Groningen-en (Herbeherak). Bertan parte hartzeko deialdia 2021eko irailaren 1a bitartean irekita egongo da. Izena emateko esteka hau erabili behar duzu.
Europan sortutako musikaren elkartrukerako eta sare lanak egiteko topaleku garrantzitsua da ESNS. Herrialde bakoitzeko talentua babesteaz gain talentu berriak bultzatzen ditu jaialdi honek. Urtero nazioarteko 4.000 delegatu eta 400 musika jaialdi baino gehiago biltzen dira bertan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…