Musika sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak

Partekatu

2021eko maiatzaren 4an EHAAn dirulaguntza deialdi berri bat argitaratuko da, besteak beste, musikaren sektoreari zuzendutakoa.

Deialdiak zuzeneko musika-proiektuen promozioa eta salmenta sustatzea du helburu eta horretan interesa izan lezaketen pertsona edo entitateen profilaren arabera, bi atal desberdinetan egituratu da:

-Proiektu unitarioak (autogestioa).

– Enpresa-proiektuak (management enpresak).

 

Garrantzitsua:

  • Deialdia arretaz irakurri: sarbide-eskakizunak, diruz lagundutako gastuak, balorazio-irizpideak.
  • Eskabideak aurkezteko epea: maiatzaren 5etik ekainaren 4ra bitartean.
  • Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan egongo dira eskuragarri.

Hemen irakurri dezakezu deialdia.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU