Basque. Music. at BIME 2021: Euskal taldeentzako deialdia
Partekatu
Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu?
Basque.Music. ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME PRO topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 27tik 29ra.
BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase-gau horretan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu bat eskainiko dute estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME CITY programazioaren barruan.
Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Izena emateko epea maiatzaren 5tik abuztuaren 31ra (barne) egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko bete galdetegi hau.
Basque. Music. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).
Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: arkaitz@test.nuco.es
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2024/01/16MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
BIME Bogotá izango da Basque. Music.-en hurrengo geltokia
Colombiako hiriburuan BIME Bogotá azokaren bigarren edizioa ospatuko da datorren maiatzaren 3tik 6ra. Ekimenen artean, Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte…
Basque. Music. Westway LAB jaialdian: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Guimarães-en (Portugal) egiten den Westway LAB azoka profesionalean kontzertua eskaini nahi duzu? Basque. Music.-ek euskal talde edo bakarlari batek apirilaren 12tik 15era egingo den Westway LAB…