Liher eta Ezpalak, Suns Europe jaialdian

Partekatu

Hizkuntza gutxituetan egindako adierazpen artistikoak biltzen dituen Suns Europe jaialdian (Udine, Friul, Italia) arituko dira Liher eta Ezpalak taldeak. Etxepare Euskal Institutuaren sustapenaz, bi euskal proposamenak izango dira bertan. Gainontzeko adierazpen artistikoen programazioan Ane (David P. Sañudo, 2020) filma ere eskainiko dute. Hemen ikusi dezakezue 2021eko programazioa.

Auretik La Basu, Eneritz Furyak, Rodeo, Kasernarat edo Mocker’s bezalako euskal taldeek parte hartu dute Suns Europe jaialdian.

Suns Europe

Friuleraz “soinuak” esan nahi du “suns” hitzak. Mediterraneoko Alpeen eremuko komunitate gutxituen arteko topaketa bezala hasi zen 2009. urtean, baina 2015. urteaz geroztik egiten da gaur egungo eran: Europa osoko hizkuntza gutxituetan eginiko arte eszenikoen, zinemaren eta literaturaren arteko elkartrukerako jaialdi gisa.

Bere helburua hizkuntza komunitate txikien sektore kultural eta sortzaileak indartzea da, batez ere arte garaikidea sustatzeko. Hau da, hizkuntza gutxituen berme diren beste hainbat jaialdik ez bezala, honek ez ditu kultura horiek tradizio eta folklore moduan ulertzen, baizik eta etengabeko bilakaeran eta eraberritzean oinarritutako gizarte moduan.

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU