EH SONA 21

Partekatu

Azaroaren 6tik abenduaren 10era egingo dute Bartzelonan Euskal Herria Sona’21. Jaialdi honek ospatuko duen 23. edizioa izango da eta Bartzelonako Euskal Etxetik adierazi duten bezela Euskal musikak Bartzelonako kaleak hartuko ditu.

Urte eta erdiaren ondoren dantza egiteko aukera eskainiko du EH SONAk hiriko kaleak kolorez eta bizitzaz zipriztinduko dituelarik.

Kontzertu eta liburu aurkezpenek osatuko dute 2021eko programazioa.

Antolakuntzak bere esker ona adierazi die 23. edizio hau egitea ahalbideratu duten taldeei eta musikariei. Gainera, Bartzelonako Euskal Etxearen bazkideak ere eskertu nahi izan ditu garai ilunotan haien babesik gabe ezingo luketelako aurrera egin.

EH SONAk Etxepare Euskal Institutuaren babesa du eta jaialdi honi esker Euskal kulturak katalunian leku bat izaten jarraitzen du.

EH SONA 2021 PROGRAMAZIOA

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU