Beste Bat Berritzen deialdia

Partekatu

Eusko Jaurlaritzak zuzeneko arteak (musika, antzerkia, dantza, zirkua eta bertsolaritza) eta zinema dinamizatzeko Beste Bat Berritzen programa jarri du martxan.

Programaren helburua Covid-19aren pandemiak zuzeneko arteen egindako kaltea nolabait arintzea da.

Horretarako 1,5 milioi euroz lagunduko dira 2021eko urriak eta 2022ko martxoa bitartean egingo diren ikuskizunak. Iaz ez bezala, laguntza zuzenean Kultura Sailak kudeatuko du.

Dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek egoitza soziala EAEn izan behar dute eta zuzeneko arteen programazioa egin ohi den EAEko espazioen titularrak edo/eta kudeatzaileak izan beharko dira.

Interesa dutenek azaroaren 29ra arte izango dute eskabideak aurkezteko epea.

Informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/beste-bat-berritzen-arte-biziak/web01-a2kultur/eu/

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU