Musika Bulegoa, Durangoko azokan
Partekatu
Musika Bulegoak Durangoko Azokaren edizio berri honetan parte hartuko du bi jarduerarekin.
Lehenengoa abenduaren 1ean, asteazkena, izango da Durangoko San Agustin kultur gunean eta musika profesionalen eta programatzaile publiko eta pribatuen arteko topaketa izango da. Topaketa hau hirugarren urtez ospatuko da eta guztira 15 talde eta artistek euren proiektuak aurkeztuko dituzte hogei musika programatzaile ingururen aurrean.
Aurten Bulego, Joseba Irazoki, Ghau, Madeleine, Trakamatraka, Addar, Ether Ensemble, Gaur, Nahiak Nahi, Txiki Handia zara, Harribitxi, Bixente Martínez, Hibai Etxebarria, Peru Galbete eta Mikel Morenoren proiektuak aukeratu dira. Talde eta artistak, gehienak nobelak, beste batzuk ibilbide luzearekin, San Agustin antzokiko oholtzatik igaroko dira beren azken lanak zuzenean erakusteko.
Jardunaldi hau musika sektoreko profesionalei zuzenduta dago.
Abenduaren 5ean, igandea, Musika Bulegoak “Musika elektronikoa eta gaueko (ez) kultura” mahai-ingurua antolatu du. Bertan, Inesek (Krii Kolektiboa), Jokin Telleriak (Dantz!) eta Nahia Zubeldiak (Lumi) hartuko dute parte. Jarduera hau 13: 30etan hasiko da Landakoguneko areto nagusian. Ez ahaztu zure lekua erreserbatzea.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…