Musika Bulegoa, Durangoko azokan

Musika Bulegoak Durangoko Azokaren edizio berri honetan parte hartuko du bi jarduerarekin.

Lehenengoa abenduaren 1ean, asteazkena, izango da Durangoko San Agustin kultur gunean eta musika profesionalen eta programatzaile publiko eta pribatuen arteko topaketa izango da. Topaketa hau hirugarren urtez ospatuko da eta guztira 15 talde eta artistek euren proiektuak aurkeztuko dituzte hogei musika programatzaile ingururen aurrean.

Aurten Bulego, Joseba Irazoki, Ghau, Madeleine, Trakamatraka, Addar, Ether Ensemble, Gaur, Nahiak Nahi, Txiki Handia zara, Harribitxi, Bixente Martínez, Hibai Etxebarria, Peru Galbete eta Mikel Morenoren proiektuak aukeratu dira. Talde eta artistak, gehienak nobelak, beste batzuk ibilbide luzearekin, San Agustin antzokiko oholtzatik igaroko dira beren azken lanak zuzenean erakusteko.

Jardunaldi hau musika sektoreko profesionalei zuzenduta dago.

Abenduaren 5ean, igandea, Musika Bulegoak “Musika elektronikoa eta gaueko (ez)  kultura” mahai-ingurua antolatu du. Bertan, Inesek (Krii Kolektiboa), Jokin Telleriak (Dantz!) eta Nahia Zubeldiak (Lumi) hartuko dute parte. Jarduera hau 13: 30etan hasiko da Landakoguneko areto nagusian. Ez ahaztu zure lekua erreserbatzea.