The Great Escape jaialdian parte hartzeko deialdia otsailaren 13an itxiko da

Partekatu

Munduko jaialdi ospetsuenetakoa da Brighton hirian egiten den The Great Escape. Talentu berria ezagutzera emateko helburua duen jaialdiak 2022eko edizioan parte hartzeko deialdia abian du eta otsailaren 13an itxiko da.

2022ko maiatzaren 11tik 14ra egingo da hurrengo edizioa. Jaialdi honek urtero hiriko 35 kontzertu aretoetan egiten diren 450 ekitalditik gora antolatzen ditu.

The Great Escape-n aurreko edizioetan parte hartu duten artisten artean Adele, Stormzy, Ed Sheeran, HAIM, AJ Tracey, Vampire Weekend, Mura Masa, Skepta, Slaves, Charli XCX, Wolf Alice, Little Simz, Aitch, Foals, Loyle Carner, Rag ‘n’ Bone Man, Bon Iver eta Lewis Capaldi aurkitzen dira.

Hemen aurkituko duzu izena emateko galdetegia.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU