2022ko Jarduera Poltsaren deialdia ireki da
Partekatu
Musika Bulegoak 2022ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea urtarrilak 17an ireki du. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da Jarduera Poltsaren helburua.
Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen honetara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute eta Euskal Herriko lurralde eremuan garatu beharko dira.
Proposamenak myriam@test.nuco.es helbide elektronikora bidali daitezke otsailaren 11ra arte, eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.
Musika Bulegoak prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren alorreko jarduerak sustatu ditu sortu zenetik, hainbat lankidetza-motaren bidez. Azken lau urteotan, laurogeita hamar proposamen inguru garatu dira esparru horren barruan.
Esteka hauetan deialdia eta eskaera-orria kontsulta daitezke:
– Deialdia
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria
Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute. LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta…
Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban
Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza…
Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira
Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura…
2022ko Musikaren Urtekaria
Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du…