Olatz Salvador, Zamoran egingo den nazioarteko FHLIM azokako Basque. Music. Showcase-an
Partekatu
Martxoaren 24tik 27ra egingo dute FHLIM musikaren azoka profesionalaren bigarren edizioa. Zamoran egiten den topaketa honetan estatuko eta Portugaleko profesionalek parte hartzen dute.
2022ko edizioan Basque. Music–ek kontzertua antolatuko du martxoaren 24ean LA CUEVA DEL JAZZ EN VIVO aretoan eta Olatz Salvador izango da kontzertu horretan parte hartuko duen musikaria. Lehen aldia izango da Basque. Music plataformak showcase bat antolatzen duena Zamorako topaketa profesionalean.
Egun bat lehenago, otsailaren 23an, Dupla taldea areto berdinean arituko da Artistas en Ruta zikloaren baitan.
FHLIM azokaren helburua portugaleko eta estatuko profesionalen, artisten eta publikoaren arteko elkarlanak sustatuko dituzten zubiak eraikitzea da.
Euskal Herrian egiten den musika zabaltzeko asmoarekin Basque. Music.-ek bere stand-a izango du FHLIM azokan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/18Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/02Nazioartekotzea,Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2024/01/16MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…