INAEMen musikari laguntzei buruzko webinarra

Partekatu

2022eko apirilaren 1an, ostirala, 11:00etatik 12:00etara, Musika Bulegoak webinar bat antolatu du Sympathy for the Lawyer abokatu bulego espezializatuaren eskutik.

Webinarra INAEMek ireki berri duen “Dantza, Lirika, Musika, Antzerkia eta Zirkurako diru laguntzen” deialdiari buruzkoa izango da. Laguntza hauek eskatzeko epea 2022ko apirilaren 8an amaituko da (lotura). Webinarrak Musikaren arloko laguntzen eskakizunak aztertuko ditu.

Jarduera hau musika sektore osoari irekita dago baina Musika Bulegoko bazkideek lehentasuna izango dute plaza-kopurua gaindituz gero.

Webinarrean izena emateko, formulario hau bete behar duzu: lotura.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU