NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO-ri elkarrizketa: Musika Bulegoa Sariak 2020 “Musika Bulegoa Sariek ondo ari zarenaren sentsazioa eraikitzen laguntzen dute”

Partekatu

2020an jaso zenuten Musika Bulegoa Saria. Zer izan zen zuentzat honelako sari bat jasotzea?

Lan handia suposatzen du talde bat aurrera ateratzeak, askotan ikustezina den lana gainera, eta horrelako sariek nolabaiteko ondo ari zarenaren sentsazioa eraikitzen laguntzen dute.

Maila internazionalean asko mugitu zarete. Pandemiak, zentzu horretan, zaila jarri du. Zaila izan al da eszenatokietatik kanpo hainbeste denbora ibiltzea?

Alde batetik asko somatu dugu faltan zuzenekotan gertatzen den ikusleekiko konexioa, baina bestetik hausnarketarako eta indarrak eta gogoak berreskuratzeko aukera bezala hartzen saiatu gara. Baina dudarik gabe gogorrena nazioarteko bidaiarik egin ahal ez izatea izan da.

Zer moduko harrera du euskal rock-ak gure mugetatik kanpo?

Normalean gauden tokiko rock taldeekin batera jotzen dugu beste herrialdetan gaudenean beraz estiloak ez du hausturarik planteatzen eta egia esan ez dugu inoiz sentitu abesteko erabiltzen dugun hizkuntza traba bezala, kontrakoa, askori oso exotiko edo egiten zaio gure hizkuntza ulergaitz bezain ederra.

Zuzeneko bat ezberdin planteatzen da Euskal Herrian zaudetenean edo kanpora zoaztenean?

Guk beti ematen dugu gure onena etxetik kanpo etxean bezala.

Zer espero duzue 2022rako? Zertan zaudete lanean?

Diska berria atera dugu oraintxe eta gure asmoa betikoa da, gauzak normaltzen doazen heinean kontzertuak egiten jarraitzea, alegia.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU