Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak eta Bulego, Artistas en Ruta zirkuituan

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2022ko urteko bigarren seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak eta Bulego.

Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari “Artistas en Ruta”-n parte hartutakoak dira; Idoia, Dupla, Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du eta hurrengo zikloan proposamenak aurkezteko deialdia irekite dago esteka honetan.