KONTZERTUAK TOLOSAN ETA UNIETAN SOINUA IRATZARRI V AMAITZEKO

Partekatu

Pasaden otsailean Soinua Iratzarriren edizio berri bat jarri zuen martxan Musika Bulegoak. Orain, parte hartu duten 200 haurrek sortutako lanak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Tolosan eta Urnietan egingo diren bi kontzertu berezietan.

Soinua Iratzarriren bosgarren edizioa Euskal Herriko bi eskoletan garatu da. Berriro ere, 10-12 urtetako umeei zuzenduta egon da eta musika garaikidearen ezagutza eta sorkuntza izan ditu helburu. Parte hartu duten ikasleek bi konpositorekin lan egiteko aukera izan dute, amaiera kontzertuan estreinatuko diren hainbat musika-lan sortzeko helburuarekin.

2022an parte hartu duten eskolak Urnietako Egape Herri Ikastola eta Tolosako Samaniego Ikastetxea izan dira. Xabier Otaolea eta Haizea Huegun konpositoreekin batera lan egin dute, Maite Bilbao zuzendari pedagogikoaren gainbegiradapean.

Azken bi kontzertuak Tolosako Leidor Antzokian (ekainaren 14) eta Urnietako Sarobe Kultur Gunean (17an) ospatuko dira. Biak goizeko 11:30etan hasiko dira eta sarrera doakoa da edukiera bete arte.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU