BIME eta Stereorocks Club-ek indarrak batzen dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko  

Partekatu

Stereorocks Club, BIMErekin lankidetzan, Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) musika
elektronikoko DJ edota musika ekoizleentzako (Techno, House, Disko…) deialdia zabaltzen du.
Deialdi honen helburua tokiko klub eszena ikusaraztea eta balioa ematea da, baita bertako
artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea
ere.

Era berean, hautatutako artistek BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean
parte hartzeko, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta
prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. BIME Pro musikarekin zuzenean
edo zeharka lotutako guztian konektatzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta
azken berrikuntzak aurkitzeko ezpazio ezin hobea da.

Hautatuek showcase formatuan joko dute urriaren 28an, ostiral goizaldean,
Stereorocks Klubean. Musika Bulegoaren laguntzari esker, hautatutako artista bakoitzak
laguntza-poltsa bat izango du.
Aukeraketa: 3-4 artista* Stereorockek eta BIMEk eskubidea dute 3 eta 4 artista artean
hautatutakoen kopurua baloratzeko, izena eman dutenen proposamenaren formatuaren
arabera (DJ set edo live).

Euskal DJ eta ekoizleentzako deialdia irailaren 15etik 29ra bitartean egongo da zabalik eta izen
emateak formulario honen bidez egin daitezke.  

Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: pro@bime.net

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU