Bime Equity sarietarako deialdia ireki da

Partekatu

BIMEk Amazon Music-ekin lankidetzan, BIME Equity sarien deialdia ireki du. Hauen helburua talentu iberoamerikarra aitortzea da eta baita beren burua genero femeninoan identifikatzen duten eta/edo LGTBIQ+ kolektiboko kide diren pertsonen ibilbide profesionala eta etorkizunerako proiekzioa ikusaraztea eta aitortzea ere.

 

Sariak sei kategoriatan banatzen dira: Live Music (Jaialdiak, propmotoreka, ekoizpena…), Musika Grabatua (plataformak ikus-entzunezkoak, eskubideen kudeaketa…), Artisten Garapena (managerrak, PR, eragileak), Talentu Berriak, Inspinacional Keychange (sensibilizazioaren bidez berritzen/eraikitzen duen pertsona), Festibala (ohorezko aipamena antolakuntza berdinzaleenari).

 

Sariak errekonozimendu/ikusgarritasunekoak eta ekonomikoak izango dira. Sari ekonomikoak aldez aurretik hautatutako gizarte-ekintzei emango zaizkie, hala nola azterlanak eta ikerketak, abian diren proiektuak, mentoring-programak, proposamen berriak, etab.

Proposamenak bidaltzeko deialdia urriaren 17an itxiko da. Esteka honen bidez eman dezakezu izena.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU