Osasun mentala: musikaren industriaren erronkak
Partekatu
Musika Bulegoak BIME 2022n ‘Osasun mentala: musikaren industriaren erronkak ‘ panela antolatu zuen. Topaketa honetan Musika Bulegoak sortu duen eta Higinia Garayren diseinua duen musika industriako osasun mentaleko jardunbide egokien gida aurkezteko balio izan zuen.
Iker Barbararen gidaritzapean, Maite Alañak, MAZ Basauri jaialdiko zuzendariak, Olatz Salvador musikariak eta Rosana Corbachok (M.I.Therapy) osasun mentalaren inguruan hausnartu zuten. Pandemiak eta musikaren sektoreak gai honekin zein harreman dituen eta osasun mentalaren inguruan sektoreak aurretik dituen erronkak izan ziren hizpide: gune seguruak, barne-hausnarketa, egonkortasuna, etab.
Osasun mentalaren jardunbide egokien gidaren helburua, musikaren sektorean lan egiten dute profesionalen osasun fisiko, mental eta emozionala zaintzeko gakoak zein diren azpimarratzea da. Horrela, lana eta bizitza pertsonalaren arteko oreka hobetu eta honen inguruan kontzientzia sortu nahi da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria
Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute. LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta…
Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban
Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza…
Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira
Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura…
2022ko Musikaren Urtekaria
Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du…