Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak
Partekatu
Eusko Jaurlaritzak Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu abian, azken bi urteetan egindako topaketa profesionalen ondoren.
Kultura eta sorkuntzaren alorrean Flandria eta Euskadiren arteko harremanak sakontzea helburu duen deialdia 2023ko urtarrilaren 19tik otsailaren 19ra egongo da zabalik.
Flandria Euskadiren nazioarteko Bazkide Estrategikoen Sareko kide izanik, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatu du deialdia. EAEko sortzaile eta kultur eragileei zuzenduta dago, eta Flandriarekin kooperazio teknikoa sustatzea du helburu. Diru-laguntza guztietarako 40.000€ko zuzkidura orokorra izango da eta proiektu bakoitzeko jasoko den diru-laguntzaren zenbateko osoa ezin izango da 5.000 eurotik gorakoa izan.
Flandriako Kantzilergo eta Atzerri Ministerioak bigarren deialdi bat aterako du astelehenean, urtarrilak 23, eta Flandriako sortzaile eta kultur eragileei egongo da zuzenduta. Horren bidez, bi herrialdeen arteko elkarlan kulturalerako sareak eta proiektuak sortuko dituzte gurean ere.
Laguntzaren inguruko informazio osoa esteka honen bidez kontsultatu daiteke.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/02/20DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Kultur sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2024)
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Kultur Sorkuntza Bultzazeko Diru-laguntzen 2024 deialdia ireki du, Musika Konposizioa modalitatean. Modalitate honek 82.000 euroko…
2023/06/12DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia zabalik
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia ireki du uztailaren 7ra arte. Hauen xedea, kultura-arloko jaialdiak…
2023/05/12DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko webinarra
Musika Bulegoak webinar saio bat antolatu du maiatzaren 23an 11etan Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika…
2023/04/05DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak 2023
Etxepare Euskal Institutuak musikaren sortzaileen mugikortasunerako 2023eko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu. Musika sektorera…
2022/11/14DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak 2022
2022ko Arte Eszenikoen eta Musikaren Azpiegiturak Modernizatzeko eta Modu Jasangarrian Kudeatzeko dirulaguntzen aurkezpen-epea zabalik da abenduaren 15era arte. Hauen xedea arte eszenikoen eta…