Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak 2022

Azaroaren 15ean Eusko Jaurlaritzak 2022ko Arte Eszenikoen eta Musikaren Azpiegiturak Modernizatzeko eta Modu Jasangarrian Kudeatzeko dirulaguntzen aurkezpen-epea irekiko du.

Hauen xedea arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko inbertsio-proiektuak finantzatzea da.

Deialdiari egotz dakiokeen gehieneko zenbatekoa 711.527,20 €-koa izango da; 2023ko ekitaldiari dagokio.

Proiektu bati gehienez ere 150.000 euroko dirulaguntza emango zaio. Eskatutako laguntzak ezingo du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, edozelan ere Europar Batasuneko bestelako egitura-funtsekin izan ezik kanpo direlarik.

Dirulaguntza hauek ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten pertsona juridiko pribatuei dago zuzendua.

Oinarri guztiak eta tramitazioa Eusko Jaurlaritzako weborrian.