Kultura Eskola katalogora proposamenak aurkezteko epea zabalik
Partekatu
Kultura Eskola programak 2023-2024 biurtekorako jardueren katalogoa eguneratuko du. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuko programa lurraldeko Bigarren Hezkuntzako (12-16 urte bitarte) ikastetxeei zuzentzen zaie, eta honako xede hau du: ekintza artistiko eta kulturalaren aurrean sentsibilitate handiagoa eta irizpide hobea sortzea eta publikoak berritzen laguntzea, sortzaileen eta kultura eragileen proposamenen bidez. Hainbat diziplinatako proposamenak biltzen ditu Kultura Eskola programak, hala nola antzerki, dantza, musika, arte plastikoen, ikus-entzunezkoen, literatura eta kultura-ondare alorretakoak.
Apirilaren 17ra arte proposamen berriak bidaltzeko aukera dago katalogoan sartzeko, bai eta lehendik eskaintzen diren jarduerei dagozkien aldaketak eskatzeko ere. Pertsona fisiko edo erakunde bakoitzak ezin izango ditu bere izenean eduki bi proposamen desberdin baino gehiago
Nola parte hartu?
Kultura Eskola katalogoan proposamenak sartzeko irizpideak eta prozedura
- Katalogoan proposamenak sartzea eskatu ahal izango dute arte eta kultura jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, baldin eta eranskin honetan jasotzen diren irizpideak eta baldintzak betetzen badituzte eta zerbitzu horiek emateagatik fakturatu ahal izateko legezko egoeran badaude.
- Pertsona edo erakunde bakoitzak ezin izango du bere izenean bi proposamen baino gehiago eduki katalogoan.
- Ezin izango dira katalogorako aurkeztu Gipuzkoako Foru Aldundiko beste dirulaguntza lerro batzuek finantzatutako erakundeen, kultur espazioen eta museo zentroen ohiko dinamiken barruan antolatzen diren ekimenak.
Jarduerek bete beharreko baldintzak
Proposatutako arte eta kultura jarduerek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Honako esparru hauetako batekoa izatea: antzerkia, dantza, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, musika, kultura ondarea eta literatura.
- DBH eta OLHko ikasleentzat izatea, hau da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat.
- Eskolako ikasgai batekin zerikusia izatea.
- Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea.
- Genero berdintasuna bermatzea, bai edukietan bai eta hartzaile gisa dituzten ikasleen artean.
- Inklusiboak izatea, era guztietako gaitasun intelektual eta motorretarako.
- Komunikazioko hizkuntza euskara izatea.
- Jarduera bakoitzak saio bakarra edo gehiago izan ditzake. Saio baten gutxieneko iraupena 50 minutukoa izango da, eta jarduera osoa ezin izango da 15 ordutik gorakoa izan.
- Jardueraren prezioari dagokionez, aurrekontu unitatetzat hartuko da jarduera baten kostu osoa, –jarduera guztiz egiteko beharrezkoak diren saioak barne– ikasle talde bakoitzeko. Jardueraren prezioa ez da 3.000 eurotik gorakoa izango.
Kontsultatu oinarri guztia esteka honetan edo Kultura Eskolaren webgunean.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Berriak,Deialdia,SustapenaDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
2024/09/09Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…