Basque. Music. at Westway LAB: La Furia, Ezpalak eta Ghau

Partekatu

Basque. Music.-ek apirilaren 12tik 15era Guimarães-en (Portugal) egingo den Westway LAB musika azoka profesionalaren hamargarren edizioan parte hartuko du La Furia, Ezpalak eta Ghau taldeekin.

La Furia eta Ghau jaialdia ospatu baino astebete lehenago egingo den egonaldi artistikoan izango dira. Egonaldi honetan tokiko musikariekin lan egiteko aukera izango dute eta bertan sortutako emaitza apirilaren 12an eta 13an aurkeztuko dute.

Ezpalak eta La Furia showcase emanaldietan ere izango dira. Zestoako taldeak apirilaren 15ean 18:00etan eskainiko du kontzertua eta La Furiak 22:15etan CCVF eraikinean.

Westway LAB ospatuko den hiru egunetan zehar nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalak bilduko dira.

Basque. Music.-ek azoka honetan parte hartuko duen lehenengo aldia da eta 2022an Bilboko BIME azokan Portugaleko profesionalekin antolatutako elkarlanaren ondorioz sortutako harremanaren emaitza da.

Musika Bulegoak bultzatutako egonaldi artistikoak

Musika Bulegoak 2022an jarri zuen abian egonaldi artistikoen programa. Urte horretan Bravak Mil Lisboan eta Merina Grisesek Rotterdameko Worm aretoan burutu zituzten haien egonaldiak. Westway Lab-en egingo direnak programa honen 2023. urteko lehenengo egonaldiak izango dira.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU