Arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko dirulaguntza azaltzeko webinarra

Partekatu

Musika Bulegoak webinar saio bat antolatu du ekainaren 29an 10:30etan Eusko Jaurlaritzaren Arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzaren deialdia azaltzeko. Formakuntzan parte hartzeko, beharrezkoa izango da esteka honen bidez ekainaren 28a baino lehen izena ematea.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntza honen deialdia irekiko du ekainaren 27an.  Guztira 581.000 euro banatuko dira kulturaren arloko profesionalak (ekoizleak, banatzaileak, komertzialak) modu erabakigarrian merkatu berriak irekitzen eta horretarako behar diren sustapen-tresnak birdimentsionatzen laguntzeko. Horietatik 150.000 euro, musikaren sektorera bideratuko dira.

 

Lau laguntza modalitate daude eta horrela zehazten dira lagunduko diren jarduerak:

  1. Arte eszenikoak(330.000 €): Arte eszenikoetako konpainia profesionalek (antzerkia, dantza, zirkua) egiten dituzten ikuskizunak sustatzea, merkaturatzea, nazioartekotzea eta banatzea.
  2. Musika (150.000 €): musika-taldeen sustapen-, merkaturatze-, nazioartekotze- eta banaketa-proiektuak
  3. Literatura(30.000 €): literatura sektoreko argitaletxeak diren pertsonek edo entitateek EAEtik kanpo egingo diren liburu eta literaturaren arloko azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzea.
  4. Arte plastikoak(71.100 €): arte-galeriek EAEtik kanpo egingo diren nazioarteko arte-azoketan parte hartzea.

 

Dirulaguntzok jasotzeko, garatu beharreko jarduerak 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarteko epean egin beharko dira.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU