Abenduko jarduerak
Partekatu
Abenduan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. 2018ko proiektu-poltsan sartuta daude.
Musika Garaikidearen Jardunaldiak
Ensemble Kuraiak antolaturiko Musika Garaikideko Jardunaldien bukaera-ekitaldia egingo da Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan. Elkarte horretako kideek eskola magistrala eskainiko dute aurtengo edizioa bukatzeko.
Abenduak 1 eta 2
10:30
Mie Miki akordeoi-jotzaileak eskola magistralak eskainiko ditu abenduaren 10ean eta 11n, Arrasaten. Japoniar artista hori Alemanian trebatu zen eta sariak lortu ditu nazioarteko lehiaketetan, hala nola Klingenthal-ekoan eta Annecy-koan.
Abenduak 10 eta 11
10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era
Arrasate / Kulturate
“Trakamatraka” / Jon Urrutia / Kontzertu didaktikoa
Mahukak jazz-erritmoan, didgeridoo bilakatzen diren jogurt-ontziak, maionesa-ontzien tapa jotazaleak, afrikar erritmoz betetako pertzak, doinu eranskorrak zabaltzen dituzten tutuak… Hori guztia aurkituko dugu “Trakamatraka” emanaldian. Jon Urrutiaren eskutik, proiektuak uztartu egiten ditu musika eta birziklapena, sormena eta irudimena, musika-aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua.
Tailerren eta kontzertu didaktikoen bidez, “Trakamatrakak” modu atseginean hurbiltzen du musika jendearengana, eta birziklatzea mundu hobea lortzeko bidea dela erakusten du. Ikasteko tarte alai eta interaktiboan jendea sortzaile izango da, ongi pasatuko dugu eta isiltasuna ezagutu eta itxuratuko dugu. Musika ulertu, konprenitu eta maitatzeko modu berri bat.
Abenduak 12
17:30
Barakaldo / Clara Campoamor zentroa
Musikarik (Euskal Herriko Musikarien Elkarteak) antolatu du abenduaren 13ko topaketa hori. Agus Barandiaranen eta Olatz Salvadorren eskutik —biak ala biak lanbide-ibilbide luze, aberats eta ezberdinen jabeak dira—, jardunaldiak musikariaren jarduerari lotutako hainbat alderdi izango ditu eztabaidagai, hala nola hasiera profesionalak, musika-eszenan izan diren aldaketak eta aldaketa horiek musikariaren lanean duten eragina, autogestioa eta nazioartera zabaltzea. Horren helburua da euskal musika-eszenaren eta profesionalen egungo ahulguneak eta indarguneak bistaratzea.
Abenduak 13
19:00
Donostiako Musika eta Dantza Eskola
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10Berriak,Deialdia,MB SustapenaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…
2024/12/17Nazioartekotzea,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…