ABENDUKO JARDUERAK
Partekatu
Abenduan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. 2017ko proiektu-poltsan sartuta daude.
‘Zilar ikastaroak’ Plateruena (Durango)
Soinu eta argi teknikari hastapen ikastaroak izango dira, doakoak eta euskaraz. Taberna edo gaztetxe batean kontzertu bat burutu, auzoko jaietan kalean bertso saio bat soinuztatu edota antzerki txiki baterako argiztapena prestatu nahi duenarentzat daude zuzenduta, baita gaian interesa duen eta oinarrizko ezagutza bat izan nahi duen edonorentzat ere.
Argi teknikari ikastaroa
Abenduak 11 eta 14
18:00
Plateruena Kafe Antzokia
Soinu teknikari ikastaroa
Abenduak 18 eta 20
18:00
Plateruena Kafe Antzokia
Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta protagonista dituen proiektu honek euskal kantak transmititzea eta ezagutaraztea du helburu. Kontzertu multimedia eta interaktiboa da ‘Baga, higa, higa’, eta euskaraz kantatutako musikaren historiaren ibilbidea egiten du. Hirurogeiko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko ibilbide batekin, euskal kultura nabarmendu eta haren transmisioa sustatzeko asmoa du.
Abenduak 13 diciembre
09:30
Lekaroz Institutua
Abenduak 15 diciembre
20:00
Basaburuko Ikastola (Aloze)
Kuraia 2017 jaialdia. Musika Garaikidearen 24. topaketa.
UNTREF laukotearen masterclassa: “Hari-instrumentuetarako teknika hedatuen hastapenak”
Abenduak 17 diciembre
10:00
Bilboko J.C. Arriaga kontserbatorioa
‘Euskal herri musika eta soinu tresnak’
Juan Mari Beltran etnomusikologoaren eskutik, hitzaldi musikatu horren helburua euskal musika ezagutaraztea da, euskal herri-musikak berezkoak dituen soinu, kanta, melodia, dantza eta tresna akustikoen bidez.
Abenduak 23 diciembre
18:00
Gabonetako azoka Karpan (Donostia)
gazTEEN musika FESTA! 12 eta 20 urte arteko gazteentzako doaneko jaialdi bat da. Topaketa honen helburua musikaren munduan dabiltzan gazteentzako hartu-eman espazio bat izatea da, beraien lana eszenatokiaren gainean aurkezteko eta beste musikari gazte batzuen lana entzuteko aukera emanez. gazTEEN musika FESTA! bere izenak adierazten digun bezala, jai bat da, jotzen, entzuten, ezagutzen eta partekatzen gozatzeko ekitaldi bat. Helburua ez da musikariak konparatzea ezta lehia baten bihurtzea ere, horregatik ez da lehiaketa, ospakizuna baizik.
Abenduak 29 diciembre
17:00
Abenduak 30 diciembre
22:00
Hika Ateneo (Bilbao)
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/10Berriak,MB Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Alaik Musika Bulegoak eta MIL Lisboa jaialdiaren artean antolatutako egoitza artistikoan parte hartuko du
Alai artista tolosarra aukeratu dute MIL Lisboa (Portugal) jaialdiarekin batera Musika Bulegoak antolatuko duen egoitza artistikoan parte hartzeko. Sonia Trópicos artistarekin batera egingo duen…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/08/19Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…