Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak 2022

Partekatu

2022ko Arte Eszenikoen eta Musikaren Azpiegiturak Modernizatzeko eta Modu Jasangarrian Kudeatzeko dirulaguntzen aurkezpen-epea zabalik da abenduaren 15era arte.

Hauen xedea arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko inbertsio-proiektuak finantzatzea da.

Deialdiari egotz dakiokeen gehieneko zenbatekoa 711.527,20 €-koa izango da; 2023ko ekitaldiari dagokio.

Proiektu bati gehienez ere 150.000 euroko dirulaguntza emango zaio. Eskatutako laguntzak ezingo du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, edozelan ere Europar Batasuneko bestelako egitura-funtsekin izan ezik kanpo direlarik.

Dirulaguntza hauek ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten pertsona juridiko pribatuei dago zuzendua.

Oinarri guztiak eta tramitazioa Eusko Jaurlaritzako weborrian.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU