Basque. Music. at Eurosonic 2023: Merina Gris & Zetak

Merina Gris eta Zetak taldeek Eurosonic jaialdian hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik.

ESNS europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Herrialde bakoitzeko talentua babesteaz gain, musika proiektu berriak bultzatzen ditu jaialdi honek. Urtero nazioarteko 4.000 delegatu eta 400 musika jaialdi baino gehiago biltzen dira bertan.

2023ko edizioa, urtarrilaren 18tik 21era izango da Groningen-en (Herbeherak) eta bertan Merina Gris eta Zetak taldeek bi showcase eskainiko dituzte Basque. Music.-en eskutik. Lehena Merina Gris izango da. Talde donostiarrak asteazkenean, urtarrilaren 18an, 23:00etan Groningeneko Palace aretoan joko du. Zetakek, berriz, urtarrilaren 20ean, ostirala, News Cafe-n eskainiko du kontzertua 21:25etan.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU