Basque. Music. at Womex 2023: Neomak

Partekatu

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra.

Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte eta sektoreko 2,600 profesional baino gehiagok. Hainbat ekintza gain hartzen ditu Womexek urtero: kontzertuak, hitzaldiak, pelikulak, innaugurazio ekitaldia eta sari banaketa gala, besteak beste.

Aurtengo edizioan ere, euskal musikak presentzia izango du. Batetik, Neomak talde gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du “Atlantic Connections” agertokian, A Coruñako Rosalía de Castro antzokian, urriaren 26an, 00:00etan. Bestetik, Haratago taldeak offWOMEX eszenatokian eskainiko du showcasea egun berean 00:45etan.

Horrez gain,  Basque.Music.-ek hainbat ekimen eramango ditu aurrera. Hala nola, stand bat (1-40) jarriko du non, urriaren 26an, nazioarteko profesionalei eskeinitako ongi etorri koktela antolatuko den eguerdiko hamabietan. Urriaren 27an, 10etan Herrialde Baltikoetako delegaritzarekin topaketa bat antolatuko dugu Kataluniako delegaritzarekin batera, profesionalak ezaguarazteko. Topaketa honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. Urtero bezala, Womex azokara zuzendutako katalogoa ere osatuko du.

Beste edizio batzuetan, Amak taldea (2021), Juan Mari Beltran (2017), Kalakan taldea (2018), Topa-K proiektua (2019) edo Xabi Aburruzaga (2020) izan dira BASQUE. MUSIC.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertuetan.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU