BASQUE. MUSIC. EGITASMOAK BERE ESTRATEGIA ETA WEBGUNEA AURKEZTU DITU VIC-EN EGITEN ARI DEN MERCAT DE MÚSICA VIVA DE VIC AZOKAN
Partekatu
BASQUE. MUSIC. egitasmoak bere estrategia eta webgunea aurkeztu ditu Kataluniako Vic-en egiten ari den Mercat de Música Viva azoka profesionalean. Bertan, musika-industriako sektore guztiak biltzen dira, eta aurten irailaren 15etik 18ra egingo da. Basquemusic.eus webgune berriaren bitartez, BASQUE. MUSIC.-ek munduan zehar zabaldu nahi ditu euskal musikaren eszena eta euskal musikaren sarean lan egiten duten profesionalak, eta haren helburua izanik urtean zehar nazioartean antolatzen diren musika azoka profesionaletako parte hartzeak sendotzea, edukiak ingelesez dira. Erakusleiho modura funtzionatzen duen plataforman, nazioartean lan egiten duten euskal artistak aurkitu daitezke: batetik, azken urteetan Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako nazioarteko dirulaguntzak jaso dituztenak; eta, bestetik, nazioarteko musika azoka profesionaletan parte hartu dutenak. Webgune bizia da, eta musikaren euskal profesionalek osatutako sarea erakusteaz gain, nazioartean lan egiten duten artisten eta profesionalen profilak aldiro eguneratzeko aukera ere badu.
Vic-en egin den ekitaldi berean Bartzelonako Euskal Etxeko ordezkariek bestalde 2021ko EH SONA jaialdiaren egitaraua aurreratu dute. Bertan, Olatz Salvador, Nogen, Bulego eta Huntzak parte hartuko dute. Datorren asteetan iragarriko da programazio osoa.
BASQUE. MUSIC. Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak osatutako egitasmoa da eta euskal musika munduan zehar zabaltzea du helburu. Urtean zehar nazioarteko musikaren azoka profesional ezberdinetan parte hartzen du kontzertuak antolatu, profesionalen arteko topaketak bultzatu, eta akordio ezberdinak gauzatuz. Beraz, webgune berri honi esker, egitasmoak aurrerapauso bat eman du euskal musikaren nazioarteko zabalkundeari dagokionez. Era berean, BASQUE. MUSIC. BASQUE. marka-egitasmoaren parte da, nazioartean euskal kultura eta sorkuntzaren, eta bertako kultura eta sormen industrien ikusgarritasuna handitzea; euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren erakusleiho izatea; eta beste herrialde eta kulturekin eremu kultural eta akademikoan harreman iraunkorrak eraikitzeko gailu izatea helburu duena.
Udazkenean, Bime Pro, Womex, Fira Trovam eta Monkey Week-en
2021eko ekainean BASQUE. MUSIC. egitasmoak PRIMAVERA PRO azokan parte hartu zuen Aitor Etxebarria eta Sara Zozayaren kontzertuekin. Irailean Mercat de Música Viva de Vic azokan izan da Lumi eta La Basu taldearekin. Datozen hilabeteetan BIME PRO, WOMEX, Fira TROVAM eta MONKEY WEEK azoka profesionaletan ere parte hartuko du.
Udazkenari dagokionez Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher eta Olatz Salvadorrek Artistas en Ruta zikloan ere parte hartuko dute. Gainera, Etxepare Euskal Institutuak Fira Manresarekin duen akordioari esker Amorantek kontzertua eskainiko du herrialde katalanetan antolatuko den azokan. Eta Trio Zukan ganbera taldeak Quebec-en kontzertua eskainiko du `Saison Québec Pays Basque´ egitasmoaren baitan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
MARÍA EUGENIA LUC-EK EUSKAL HERRIA ORDEZKATUKO DU ISCM 2025 JAIALDIAN
World New Music Days 2025 jaialdia, Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo da Portugalen, Lisboa eta Porto hirien…
EZEZEZ taldeak ESNS 2025 azokan parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik
EZEZEZ taldeak ESNS jaialdian parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik. 2025eko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningen hirian (Herbehereak), eta EZEZEZ Bilboko taldeak showcase bat…
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/09Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…