Basque. Music. WOMEX 2022n

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Lisboan burutuko da modu presentzialean urriaren 19tik 23ra.

Jaialdi honetan, 90 herrialdetako 2,600 profesional baino gehiagok hartzen dute parte 7 eszenatoki, 700 erakunderen erakusketak, 100 hizlari baina gehiago, pelikulak, innaugurazio kontzertua eta sari banaketa gala bat izango dira, besteak beste.

Bertan, euskal musikak presentzia izango du Basque.Music. stand-aren bidez eta baita nazioarteko artisten artean zabalduko den Basque. Music. at Womex 2022 katalogoarekin ere.

Beste edizio batzuetan, Amak taldea (2021), Juan Mari Beltran (2017), Kalakan taldea (2018), Topa-K proiektua (2019) edo Xabi Aburruzaga (2020) izan dira BASQUE. MUSIC.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertuetan.

Virtual WOMEX plataformari esker mundu osoko lankidetza eta lankidetza potentziala bermatuko dute. Gune digital honek gainera urte osoan zehar sare lana egiteko aukera eskaintzen du.