BDCC OSTEGUNAK “Arteak, kultura, sormena eta hibridazioa”

Partekatu

BDCC-k ‘BDCC Ostegunak’ ekimenaren edizio berri bat antolatu du. Hibridalab Arabako Berrikuntza Irekirako eta Transferentzia Sortzailerako Zentroarekin lankidetzan eta Creative Office programaren barruan kokatzen da saioa. “Arteak, Kultura, Sormena eta Hibridazioa hainbat sektorerekin” lelopean, ekimenaren helburua beste sektore batzuekin hibridazio-esperientziak partekatzea da, baita testuinguruak eta kasu praktikoak ere.

 

Data: 2023ko otsailaren 23a

Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara

Lekua: Hibridalabeko Nora aretoa (Miguel de Unamuno kalea 1, unibertsitate-barrutia, Gasteiz)

 

PROGRAMAREN XEHETASUNAK

  • 11: 00-11: 15 BDCCren aurkezpena Itziar Vidorreta, Euskadiko Kultur eta Sormen Barrutiko arduradunaren eskutik eta Miren Martin,Hibridalabeko zuzendariaren ongietorria.
  • 11: 15-11: 45 “Ez gaude bakarrik, baina badakigu zer nahi dugun?”, beste sektore batzuekiko harremanaren aurrean dugun jarrerari buruzko lan-dinamika.
  • “Ferraren eredua eta hibridazio fisikoaren potentzialtasuna”, kultura- eta sormen-sektoreen eta beste sektore batzuen arteko elkargunearen inguruko kontzeptu-esparrua, Roberto Gómez de la Iglesiaren eskutik, Conexiones improbables-eko zuzendaria dena.
  • 12: 15-12: 45 Enpresa batek eta sortzaile batek aurkeztutako hibridazio kasu praktikoak.
  • 12:45-13:00 Galderak
  • 13: 00-14: 00 Hibridalabi bisita eta Koktel-Networkinga.

 

Ekitaldira joateko, inprimaki hau bete behar da.

 

Aretoaren edukiera mugatua denez, plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira.

Informazio gehiago:
info@basquedcc.eus
627 671 552

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU