BDCCren III. Sendotze programarako deialdia zabalik
Enpresentzako III. Sendotze Programan izena emateko epea ireki du BDCCk. Euskadiko KSIetako zuzendari, jabe eta/edo bazkideei zuzenduta dagoen deialdi hau, Juan Pastor adituak zuzendutako BDCCren laguntza-prozesua da, eta bi formatutan landu daiteke:
- 90 orduko ikastaro osoa, 3 prestakuntza-modulu + proiektu-modulu 1 + tutoretzak
enpresa sendotzeko proiektu bat garatzeko (nazioartekotzea, digitalizazioa, berrikuntza, negozio-eredu berria edo zerbitzu berriak…), bakoitzaren beharren arabera. - Ikastaroa 24 orduko moduluka + tutoretzak
Eskaintzen duena:
- Enpresa-munduaren ikuspegi zabala, negozio-ereduaren garapenean eta hazkundean arreta berezia jarrita.
- Etengabeko aldaketak eta erronka berriak dituen merkatu batean negozio-eredua egokitzeko eta/edo birdiseinatzeko tresnen eta baliabideen toolkit bat jartzen du hautatutako pertsonen eskura.
- Enpresei eta profesionalei laguntza ematen die egoera diagnostikatzeko eta epe labur/ertaineko beharrak, erronkak eta aukerak identifikatzeko prozesuan.
- Elkarrekin ikasteko eta hausnartzeko gunea, baita KSIetako beste profesional batzuekin ere, ideiak eta sinergiak trukatzeko.
Zer lortzen dute parte hartzen duten enpresek?
- Arriskua murrizteko sendotzeko enpresa-proiektuaren indarguneak eta ahuleziak aztertzea.
- Sendotze-programaren ondoren aurkeztutako enpresa-proiektuak garatuko edo hobetuko dituen ibilbide-orria definitzea.
- Enpresa-hazkundean zuzenean inplikatutako negozioaren kudeaketa optimizatzea.
- Dauden negozio-aukerak identifikatzea.
- Negozio-ereduari kultura- eta sormen-sektorearen ikuspegi zabala aplikatzea.
- Enpresa sendotzeko proiektua egiten amaitzea.
Datak: 2023ko martxoaren 2tik ekainaren 30era
Ordutegia: astearte eta ostegunetan 17:30etatik 20:30etara
Plazak: 20
Hizkuntza: gaztelania
Izena emateko azken eguna:otsailak 8
Esteka honetan programaren xehetasun guztiak aurkituko dituzu.
Plazak mugatuak direnez, zurea lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen dizugu.
Informazio gehiago:
info@basquedcc.eus
627 671 552