WOMEX 2023an parte hartzeko deialdia zabalik

Partekatu

Womex, musikaren arloko profesionalen mudu mailako bilerarik handienaren hurrengo edizioa Galiziako Coruña hirian ospatuko da. Topaketa 2023ko urriaren 25etik 29ra izango da.

Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko deialdia zabalik dago esteka honetan (martxoaren 17ra arte).

Topaketa honek hainbat jarduera programatzen ditu, hala nola showcase-ak, azoka, ikus-entzunezko proiekzioak egiteko guneak eta hitzaldiak. Womexek 3.100 profesional baino gehiago biltzen ditu urtero, kontzertuak antolatzen ditu eta 300 artista inguruk hartzen dute parte bertan, eta 113 herrialde baino gehiagoko ordezkaritzak biltzen ditu.

Beste urteetan bezala, Basque. Music.-ek bere stand propioa izango du azokan parte hartuko duten euskal profesionalen eskura. Gune hau erabili ahal izango dute beren lanak beste profesional batzuei erakusteko.

Aurreko edizioetan Basque. Music.-ek showcase-ak antolatu ohi izan ditu, eta horietan Amak (2021), Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Kalakan (2018) eta Juan Mari Beltran (2017) artistek hartu dute parte.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU