BI EUSKAL TALDEK HARTUKO DUTE PARTE BIME CITY-N, ‘BASQUE MUSIC’EN EKIMENARI ESKER

Partekatu

Melenas eta Los Brazos taldeek showcase bat egingo dute urriaren 26an, ostegunean, Bilborocken, Bizkaia International Music Experienceren barruan

Basque Music, euskal musika atzerrian sustatzea xede duen plataforma, nazioarteko musikako ekitaldirik nagusietako bitan izango da aste honetan. Honako hauek dira hitzorduak: Bizkaia International Music Experience (BIME) eta Katowiceko (Polonia) Womex. Topaketa horietan showcase bana antolatuko du Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko.

BIME jaialdiak bosgarren edizioa egingo du aurten eta, berritasunen artean, etorkizun handiko artista hasiberrientzako BIME City izeneko atala dago. Hain zuzen, atal horretan jardungo dute Melenas eta Los Brazos taldeek baterako showcase batean, Basque Music proiektuaren babespean. Urriaren 26an, ostegunean, izango da, Bilborock aretoan, 22:30ean.

BIME Pro atal profesionalean, berriz, Basque Musicek speedmeetings saio bat babestuko du euskal musikari profesionalentzat, BIMEn elkartuko diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta agenteei euskal musika-eskaintza ezagutarazteko eta gure artista eta enpresei nazioartera hedatzen laguntzeko.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU