‘BASQUE MUSIC’EK EUSKAL ARTISTEN PARTE HARTZEA SUSTATUKO DU WOMEX-EN (POLONIAN)
Partekatu
Katowiceko offWomex agertokian Juan Mari Beltran arituko da urriaren 28an, larunbatean
Basque Music, euskal musika atzerrian sustatzea xede duen plataforma, nazioarteko musikako ekitaldirik nagusietako bitan izango da aste honetan. Honako hauek dira hitzorduak: Bizkaia International Music Experience (BIME) eta Katowiceko (Polonia) Womex. Topaketa horietan showcase bana antolatuko du Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko.
Munduko musika-profesionalen bilkura nagusitzat hartzen da World Music Expo, eta aurten Poloniako Katowice hirian izango da. Euskal herri-musikako erreferentziako artista eta taldeek parte hartu dute Womexen hasiera-hasieratik. 2016an, Santiagon, Xarnege izan zen ordezkaria, eta aurtengo edizioan Juan Mari Beltran izango da aurreikusitako showcaseko buru, urriaren 28an, larunbatean, 23:15ean, offWomex agertokian (Konbentzioen Nazioarteko Zentroan).
Musikari donostiarrak hiruko kontzertua eskainiko du, Ixiar Jauregirekin eta Errege Beldarekin batera, “Euskal Herri Musika eta Soinu-Tresnak” izenburupean. Euskal musika-tresnak, txalaparta, txistua eta alboka besteak beste, izango dira protagonistak. DJ Makala, azokako ohiko parte-hartzailea, urriaren 25ean, asteazkenean, arituko da, Global Club Music Network aretoan.
Beste azoka eta topaketa batzuetan bezala, Womexen ere stand propioa izango du Basque Musicek. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori, beren lanak beste profesionalei erakusteko. Era berean, musika tradizionalari, egile-musikari, folkari eta fusioari lotutako talde eta bakarlarien katalogoa erakutsiko du Basque Musicek.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…